martes, 13 de diciembre de 2011

EUSKAL KANTAGINTZA

"Ez dok amairu" taldea, Atahualpa Yupanqui kanatri argentinarrarekin batera
Bigarren ebaluazio honetan Euskal Kantagintzari eutsiko diogu.  Euskal kantagintza ahozko tradizioan oinarritutako disziplina izan da batik bat, eta hortxe ditugu, besteak beste, bertso zaharrak, koplak, santaeskean kantatzen direnak eta abar.

Euskal kantagintza propioaz, ordea, 60. hamarkadan hitzegiten hasiko gara, "ez dok amairu" taldearekin, Francoren diktadurari aurre eginez (euskara hitzegitea debekaturik zegoen!) euskal kultura "pizteari", zabaltzeari ekingo dio, euskaraz eta euskaratik.

Ireki ezazu  aurreko lotura eta artikulua irakurri ondoren ...
  • azpimarra itzazu, bertan azaltzen diren era guztietako "artisten" izenak eta sailka itzazu garatzen duten artearen arabera. (adibidez Oteiza - eskultorea)
  • Entzun 
    Benito Lertxundi
    Herri Gogoa, 1969 (LP) Zenbat gera (Hitzak: Abel Muniategi-Musika: Benito Lertxundi)


     
     Zein uste duzu dela kantak adieraten duen gaia / mezua? (idatz ezazu komentario bat post honetan bertan)

    KOMENTARIOAK IDAZTEKO INSTRUKZIOAK.

    1. Comentarios jartzen duen tokian klikatu.
    2. Leiho bat irekiko zaizue.
    3. Bertan zuen komentarioa idatzi
    4. Ez ahaztu izen-abizenak ipintzea.
    5. Publicar

    ETXEKOLANA: Lourdes Iriondo-ren kanta bat ekarri gelara.

17 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. Sara Birawi, Ioritz Egiguren eta Amaia Uranga gara eta gure gustez Benito Lertxundiren abestiak adierazten duena zera da, Euskal Herrian, euskeraz hitz egiteko eskubide guztia egon bearko lukeela, kontzeptu politiko batekin zerikusia duela ere usten dugu. Euskal Herriak 7 probintzi baititu, eta batzuen ustez bai 3 edota lau dituela usten baitute eta Benitoren abestiak esan nahi duena da denon artean ondo emanik, Euskal Herria aurrera bultzatu beharra dagoela.

    ResponderEliminar
  3. Garai haietan euskeraz mintzatzea oso zaila zen zentsura handia bai zegoen francoren eskutik

    ResponderEliminar
  4. Aitor Zubeldia:
    Euskal Herriari eta bertako probintziei egiten die erreferentzia.

    ResponderEliminar
  5. Euskal Herriaren probintziei erreferitzen da eta garai latzak zirela adierazten du abestiak.

    ResponderEliminar
  6. garai latzak izan ziren haiek!!!!!!!!!!!!!!!!!!

    ResponderEliminar
  7. elkar bizitzea garai haietan oso zaiila zen. Eta testuak edo abestiak diona zera da; euskaraz hitzegiten dugun proobintziaz ez garela 3 bakarrik Frantzian ere badirelako beste hainbat probintzia euskaraz mintzatzen direnak.

    ResponderEliminar
  8. Nahiz eta garai gogorrak izan haiek frankismoarekin,
    gogor eutsi zieten euskararen erabilerari.
    Euskaraz jaio, euskaraz hil!!!

    ResponderEliminar
  9. Garai haietan euskeraz mintzatzea oso zaila zen,
    Euskal Herriari eta bertako probintziei egiten dio erreferentzia.

    ResponderEliminar
  10. Abesti honetan adierazten dena Euskal Herrian euskararen debekuaren eta ordungo egoera politikoaren ondorioz euskararen hedapena gutxiagotzen joan zen urtez urte nahiz eta orain egoera hori ez izan garai haietan bezain latza. Hori guztiagatik ez dugu galdu behar euskeraz bizitzeko ohitura.
    Naroa Urkola, Sara Costell eta Irati Zaldua.

    ResponderEliminar
  11. Benito Lertxundik, kantu onen bidez, garai haietan oso zaila zela euskaraz mintzatzea, (Francoren diktaduraren ondorioz debekaturik baitzegoen) adierazi nahi du. Baina horretaz gain, bere mezua, denok batera euskara aurrera ateratzeko gai garela esan nai du, elkarrekin euskaraz mintzatu behar garela, denok batera aritu behar garela bere aldeko ekimenak etab.. egiten nahiz parte hartzen. Euskal herriak 7 probintzia baititu, eta ez 3.

    ResponderEliminar
  12. Abesti honek garai horretan euskera ze egoera txarrean zegoen adierazten du, eta gure hizkuntza babestu behar ditugula.

    ResponderEliminar
  13. Euskal Herrian euskaraz mintzazeko
    eskubidea egon beharko luke,politikarekin zuen zerikusia du. Euskal Herrian oso zaila zen euskaraz hitz egitea Francoren diktadurapean. Abestiak, garai haietan elkar bizitza oso zaila zela eta Euskara eta Euskal Herria aurrera bultzatu behar dela.

    ResponderEliminar